Kedarrezko grabatu (mezzotint)

Ezagun den lehendabiziko kedarrezko grabatua, Ludwig von Siegen, 1642
Gazte bat irakurtzen. 27.5 × 21.3 cm

Kedarrezko grabatua (mezzotint) intaglio motako grabatu prozesu bat da.[1] Tonuen bitartez erabilitako lehendabiziko metodoa da eta horri esker marrak edo puntuak erabili gabe erdi tonuak sor daitezke. Metodo honekin grisaxka tonalitateak plaka edo xafla latz bateko milaka puntuen bidez lortzen dira; horretarako rocker deritzon tresna batekin lagunduz. Inprimatzerakoan, zulo txiki horiek tinta eutsiko dute eta kalitate eta bizitasun handiko inprimaketak lor daitezke.

  1. http://www.merriam-webster.com/dictionary/mezzotint

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in